Concentración de pensionistas en Legazpi / Pentsiodunen elkarretaratzea Legazpin

Legazpiko pentsiodunek, Buztintegi elkartearekin batera, elkarretaratzea egin dute, astelehenero bezala, pentsio duinak jasotzeko eskubidea defendatzeko.

2023ko lehen kontzentrazioan, Buztintegitik pentsioen igoerak inflazioarena baino txikiagoa izaten jarraitzen duela salatu dute.

Azken 5 urteetan ordainsariek gora egin badute ere, pentsiodunek iragarri dute borrokan jarraituko dutela pentsioen zenbatekoa Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren berdina izan arte.

Gainera, Buztintegitik eta Legazpiko Eguneko Zentrotik sinadura bilketa bat jarri da martxan Osasun Zentroaren egoera salatzeko.

Sinadura horiekin, pentsiodunek Bengoa doktore erretiratua ordezkatzeko eskatu dute.

Sinadura-orriak hilaren amaierara arte egongo dira eskuragarri Buztintegiko bulegoan eta eguneko zentroan.

 

-

 

Los pensionistas de Legazpi, junto con la asociación de jubilados Buztintegi, se han concentrado, como es habitual cada lunes, para defender el derecho a unas pensiones dignas.

En la primera concentración de 2023, desde Buztintegi denuncian que la subida de las pensiones sigue siendo inferior al de la inflación.

Pese al ascenso de las retribuciones obtenido en los últimos 5 años, los pensionistas anuncian que van a seguir luchando hasta que la cuantía de las pensiones sea iguales al Salario Mínimo Interprofesional.

Además, desde Buztintegi y el Centro de Día de Legazpi se ha puesto en marcha una recogida de firmas para denunciar la situación del Centro de Salud.

Con estas firmas, los pensionistas piden la sustitución de la recientemente jubilada doctora Bengoa.

Las hojas de firmas estarán disponibles hasta final de mes en la oficina de Buztintegi y en el Centro de Día.